Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: azaroa, 2010

EUSKARAREN EGUNA

Abenduaren 3an, ostiralean, Euskararen eguna ospatzen da eta guk ere ekintza batzuk antolatu ditugu eskolan euskararen alde ekiteko: abestiak kantatu, errelebo lasterketa bat, dantza saioak, jolasak, idazlanak, gogoetak...Zuk ere parte har dezakezu hitz batzuk euskaraz esanez eta mundu osora zabalduz. Horretarako egin ezazu klik HEMEN . Dena dela, ez dugu ahaztu behar egun bakar bat ez dela nahikoa eta Euskarak egunero behar gaituela.

MARIANI OMENALDITXOA

33 urte gure eskolan aritu ondoren, erretiroa hartu du Marian Gaskuek. Emandako guztia eskertu nahian ekitaldi xume hau eskaini diogu ostiralean. Mila esker Marian. Ondotxo dakizu zure eskolak eta zure lagunek  hemen jarraitzen dugula. Etorri bisitan! Eskerrik asko!

AMETSETAN JARRAITZEN DUGU / SEGUIMOS SOÑANDO

Mila esker zuen ametsa helerazi diguzuen guztiei. Egia esan amets asko jaso dugu eta lana izango dugu horiek guztiak biltzen eta sailkatzen. Baina bukatu bezain laster zuen esku utziko ditugu berriro lehentasunak finka ditzagun. Izango duzue gure berri! Muchas gracias a quienes habéis participado en este sueño colectivo. Hemos recibido multitud de deseos y sugerencias y nos llevará tiempo clasificarlos y ordenarlos. En cuanto terminemos os los devolveremos para marcar entre todos/as las prioridades.¡Tendréis noticias nuestras!

AMETSETAN

Nolako eskola nahi dugun amesten ari gara azken aste hauetan Elatzetako ikasle, guraso eta irakasleak. Bideo honetan ikus dezakezue zein kementsu ari diren gure neska-mutilak.    Estos días estamos soñando entre todos la escuela que nos gustaría tener y como podéis apreciar en este video, los alumnos/as se lo están tomando muy en serio. Ametsetan from Elatzeta 1.Zikloa on Vimeo .