Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: ekaina, 2014

ELENARI AGURRA

Ikasturte amaierarekin batera hainbeste urtetan lankide izan dugun Elenak erretiroa hartuko du. Horregatik gaur goizean ekitaldi xume bezain hunkigarrian egindako guztia eskertu nahi izan diogu. Marrazki, abesti, besarkada eta muxu artean eskerrak eman eta berak egindako guztia gurekin jarraituko duela gogorarazi nahi izan diogu. Mila esker Elena. Badakizu non gauden!

EDERRA ETA PIZTIA

Musika Eskolako dantza ikasleek emanaldi polit bat eskaini digute gaur goizean: Ederra eta Piztia. Zoragarria izan da.  Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu urtero egiten diguten bisitarengatik. Mila esker guztiei eta bereiziki irakasleari, Soniari. Ederra eta piztia from baliabideak on Vimeo .

2013-14 IKASTURTE AMAIERA

Ikasturte bukaera iritsi da eta ilusio handiz prestatutako emanaldiak eskaini dizkiegu gurasoei. Larunbatean Elatzeta eguna ospatu genuen eta 6. mailako ikasleak ekitaldi hunkigarri batekin agurtu genituen.  Mila esker gurekin egoteagatik. Hemen dituzue ateratako argazkiak eta bideoak. Ikasturte amaierako emanaldiak 2 urte 4. Maila   1. zatia eta 2. zatia        5 urte 6. Maila 1. zatia eta 2. zatia    2. Maila 6. Mailakoei agurra Elatzeta eguna:  Bideoa  eta   argazkiak

ONCEko lagunekin

ONCEko lagunen bisita izan dugu gaur eskolan. Guretzat antolatu dituzten jolas eta tailerretan gauza pilo bat ikasi dugu: Braille hizkuntza, nola bizi diren eta zer sentitzen duten urritasunen bat duten neska-mutilak...Argi geratu zaigu zein garrantzitsua den elkarri laguntzea eta elkarrekin aritzea mugak eta urritasunak gainditzeko. Ikasgai ederra. ESKERRIK ASKO!