Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abendua, 2021
 OLENTZERO ELATZETAN Olentzero Elatzetara etorri da eta opari pila bat ekarri digu. HEMEN KLIKATUZ Olentzero egon den geletako bideoak ikusiko dituzu

AZOKAKO JANARI BILKETA

  San Tomas egunean Elatzetako ikasleen artean bildutako janariarekin AZOKA bat antolatu genuen. Bildutako guztia GIPUZKOAKO ELIKAGAIEN BANKURA eraman da. Klikatu hemen argazkiak ikusteko; bertan azokako produktuak, bankuan egindako sailkapenaren prozesua eta entitateak emandako erregistroa agertzen da: 70 KILO janari jaso genuen! Aupa Elatzeta! Bidez batez, eskolak ESKERRIK beroenak eman nahi dizkizue familia guztiei proiektu honen parte izateagatik.            

SAN TOMAS 2021

  San Tomas eguna ospatu genuen giro paregabean. Hona hemen egindako ekintzen argazkiak. Baserritar zapia leoan genuela ekintza ugari egin genituen: azoka, Euskal dantzak, Olentzerori   gutuna, jokuak, filmak, ginkana...  Honez gain 3. ziklokoek zaharren egoitzako egoiliarrei Gabonetako postalak idatzi zizkieten. 

OLENTZEROREN GUTUNA

 4 URTEKO IKASLEAK OLENTZERORI GUTUNA BIDALI DIOTE. AUZOKO POSTONTZIRA HURBILDU DIRA. ARGAKIAK IKUSTEKO HEMEN KLIKATU