Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abendua, 2011

GABONAK ELATZETAN 2011

Iritsi da berriro urte amaiera eta honekin batera Gabonak. Egun berezi hauek gogotsu ospatzen ditugu Elatzetan. Hemen dituzue ateratako argazkiak eta grabatutako bideoak. ZORIONAK ETA URTE BERRI ON! ARGAZKIAK ETA BIDEOAK Santo Tomas eguna Argazkiak Olentzerori eskutitza(1. Maila) Argazkiak 2 urtekoak  kantari Argazkiak Bideoa Haur Hezkuntza kantari Argazkiak Bideoa Gurasoekin kantari Bideoa Lehen Hezkuntza kantari Bideoa Olentzero 2 urtekoekin Argazkiak Bideoa Olentzero 3 urtekoekin Argazkiak Bideoa Olentzero 4 urtekoekin Argazkiak Bideoa Olentzero 5 urtekoekin Argazkiak Bideoa Olentzero 1. Mailakoekin Argazkiak Bideoa Olentzero 2. Mailakoekin Argazkiak Bideoa

GABONETAKO IRAKURKETAK

Urtero bezala, Gabonak iristen direnean, irakurketari aste berezi bat eskaintzen diogu eskolan. Guraso, irakasle, ikasle eta bolondres askori esker irakur zaletasunari bultzadatxo bat ematen saiatzen gara. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei!

IRAKURKETA GIDA ETA AHOLKUAK

Gabonak ate joka ditugu eta garai ezin hobea da lasai-lasai irakurtzeko. Liburu aukeraketan laguntzeko liburutegi zerbitzutik irakurketa gida bat eta aholku hauek luzatu dizkigute. Irakurri eta gozatu! IRAKURKETA GIDA GABONAK 2011                   Irakur zaletasuna bultzatzen

EUSKARAREN EGUNA ELATZETAN

Astelehenean Euskararen eguna ospatu genuen eskolan. "Maitasuna" izan zen aukeratu genuen hitzik politena. Eta maitasunez, eskolako sarreran elkartu eta goxo-goxo aritu ginen euskaraz eta euskarari kantari. Hemen duzue grabatutako bideoa.