GORA, GORA, GORA! EUSKARA ZURE AHORA!! Asteazkenean, abenduak 3, euskararen eguna ospatu genuen. 10.30etan, Haur Hezkuntzako eraikinean, HH eta LHko ikasle eta irakasleak elkartu ginen. HHkoak Zapatagin eta Egunero abestia dantzatu zuten. Ondoren, kalejiran LHko ikasle zein irakasle Buru handien parkera eta frontoira joan ziren Saint Petrike, Maiako esku eta Sorgin dantza dantzatzera. Goiz bikaina pasa genuen! Honetaz gain, aste honetan, Hirubideko DBH-ko ikasleen Zirkua edota Ameli ipuin kontalariaren bisitak izan ditugu. Ikusi laburpen bideoa hemen!