Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: ekaina, 2011

IKASTURTE AMAIERA

Ikasturtea bukatzera doa eta azken aste honetan ilusio handiz prestatutako emanaldiak eskaini dizkiegu gurasoei. Larunbatean Elatzeta eguna ospatu genuen eta 6. Mailako ikasleak ekitaldi hunkigarri batekin agurtu genituen. Hemen dituzue ateratako argazki eta bideoak. Mila esker aurten gurekin egoteagatik. Datorren ikasturtean hemen elkartuko gara berriro. Oporrak ondo pasa! Ikasturte amaierako emanaldiak 2 urte 4. Maila 5 urte 6. Maila 2. Maila 6. Mailakoei agurra Elatzeta eguna: Bideoa eta argazkiak

Gure Jon

Jon gurekin dago eta gu Jonekin. Elatzeta guztiona  izateak hauxe esan nahi baitu: ateak zabalik ditugula elkarrekin lan egiteko eta elkarrengandik ikasteko. Eta hau da eskaini eta jaso duguna: aukera bat lan munduan sartzeko, aukera bat denok gai garela frogatzeko eta aukera bat konturatzeko denok beharrezkoak garela. Jonek maite ditu astelehenak eta guk ere gehiago maite ditugu Jon gurekin dagoenetik. Zoriontasuna gure baitan dago.      .