Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: ekaina, 2013

NOTRE DAMEko KONKORDUNA

Zoragarria! Horrelakoa izan da Musika Eskolako Dantza ikasleek eskaini diguten emanaldia. Ezin zitzaion bukaera hobeagorik eman ikasturte honi. Mila esker dantzari guztiei eta bereiziki irakasleari, Soniari. Eskerrik asko! Notre Dameko konkorduna from baliabideak on Vimeo .

2012-13 IKASTURTE AMAIERA

Ikasturtea bukatzera doa eta azken aste honetan ilusio handiz prestatutako emanaldiak eskaini dizkiegu gurasoei. Larunbatean Elatzeta eguna ospatu genuen eta 6. mailako ikasleak ekitaldi hunkigarri batekin agurtu  genituen.  Mila esker aurten gurekin egoteagatik. Datorren ikasturtean hemen elkartuko gara berriro. Oporrak ondo pasa! Hemen dituzue ateratako argazki eta bideoak. Ikasturte amaierako emanaldiak 2 urte ( prestatzen / emanaldian ) 4. Maila 5 urte 6. Maila 2. Maila 6. Mailakoei agurra Elatzeta eguna:  Bideoa  eta  argazkiak

ZIENTZIAREN ASTEA - ZIENTZITXUPIPIRULI

Egun hauetan Zientziaren Astea ospatu dugu Elatzetan. Haur Hezkuntzako geletara joan gara 3. eta 4. mailakoak esperimentuak irakastera. Gainera eskolako sarreran ikasturtean zehar laborategian egin ditugun lanen erakusketa jarri dugu eta jolasgaraian egunero esperimentu ezberdinak egin ditugu txikiek ikas ditzaten. Horretarako arbela batean eguneroko menuan adierazi ditugu. Hona hemen argazkiak eta bideoa. Ea guk bezain ondo pasatzen duzuen! ZIENTZIA ASTEA 2013 from Elatzeta 2.Zikloa on Vimeo .