Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: maiatza, 2018

4. mailakoak Euskal Girotze Barnetegian

4. mailakoak maiatzaren 28tik 31ra Segura eta Barriako Euskal Girotze Barnetegietan egongo gara euskaraz gure artean gozatzen! Hona hemen argazki batzuk.

Zubiak eraikitzen

5 urteko ikasleak esperimentuetan zubi sendoak eraiki ditugu. Begira!!! pisuarekin ez dira erortzen!!! Klikatu hemen  argazkiak ikusteko

4 urtekoak Hondarribian

Ederki ibili ginen Hondarribira egindako txangoan: parkean jolasean, itsasontzian nabigatzen, portuan bazkaltzen...hemen egun irteera hartako zenbait argazki.

1 mailakoak planetariumen

Maiatzaren 15ean 1 mailakoak Donostiako planetariumera joan ginen. Oso ondo pasatzeaz gain gauza berri asko ikasi geniuten. Argazkiak ikusteko klikatu argazkiaren gainean.

Zapaburuak igel bihurtu zaizkigu!!!!

5 urtekoek zapaburuak ekarri ditugu eskolara eta ekosistema egokia sortu diegu. Pentsa zein gustora egon diren .... zapaburuak igel bihurtu zaizkigula!!! Ikus ikusi ...

Zugarramurdi 2. maila

   Maiatzaren  2- 3an,  2. mailakoak Zugarramurdiko aterpetxean  egon ginen. Oso ekintza politak burutu genituen eta monitoreak super-jatorrak ziren.    Primeran pasa genuen! Argazkiak ikusteko  hemen   egin klik edo beheko argazkian.

3 urtekoak mazedonia egiten

Aurreko ostiralean mazedonia egin genuen eta izugarri goxoa atera zitzaigun. Klikatu hemen argazkiak ikusteko.

Liburuaren Astea 2018

Hemen klikatuz ikusiko dituzue liburuaren Asteko argazkiak. Oso testu interesgarriak irakurri zizkiguten.