Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

AUPA UNION!!

Ostegunean bisita berezia izan genuen eskolan. Real Union futbol taldeko jokalari batzuk etorri zitzaizkigun eta aukera izan genuen beraiekin solasalditxo bat izateko, galderak luzatzeko eta autografoak eskuratzeko.Oso momentu garrantzitsuan daude aukera baitute 2. Mailara igotzeko. Hemendik animoak bidali nahi dizkiegu. Aupa Union! Aupa Union!! from Elatzeta 3.Zikloa on Vimeo .

LIBURU ASTEA 2011

Hiruhileko honi bukaera emateko Liburu Astea ospatu dugu. Bertan ekintza ugari  burutu ditugu eta lagun askoren lagunza jaso ere. Gurekin izan ditugu gurasoak, ikasleak, irakasleak, bertsolariak, ilustratzaileak, idazleak...Guztiak helburu berberarekin: irakurtzeko grina eta gogoa bultzatzea. Eskerrik asko guztioi!

ELATZETA KORRIKA(N)

Atzo Korrika egin genuen Elatzetan. Bigarren ziklokoak Irunera joan ziren Korrika Txikian parte hartzera eta gainontzekoek eskolan bertan ospatu genuen euskararen aldeko festa hau. Eta Igandean denok Donostiara! MAITATU, IKASI, ARI... EUSKALAKARI !   KORRIKA ELATZETAN   KORRIKA TXIKI     (Egin klik argazkien gainean)    

INAUTERIAK 2011

Ostiralean Inauteriak ospatu genituen eskolan. Azkenean eguraldia ere portatu zen eta poza eta algara izan genituen lagun. Ondorengo bideo eta argazkietan ikus dezakezue zein ondo pasa genuen. INAUTERIAK 2011 2 urte Argazkiak Bideoa Haur Hezkuntza Argazkiak Bideoa L.H.     1. Zikloa Argazkiak Bideoa L.H.     2. Zikloa Argazkiak Bideoa L.H.     3. Zikloa Argazkiak Bideoa

BEHIN-BETIKO ZERRENDA/LISTA DEFINITIVA

Eskolako atarian edo HEMEN klik eginez ikusiko duzue aurrematrikulazioan onartuen behin-betiko zerrenda. Hala ere, apirilaren 26arte errekurtsoak jar daitezke. Beraz, egun horretatik aurrera eskolatik zuekin harremanetan jarriko gara telefonoz beharrezkoa izango den  dokumentazioa zehazteko eta matrikulazioa gauzatzeko. En la entrada de la escuela o haciendo clic AQUÍ podéis consultar la lista definitiva de admitidos en la prematriculación. No obstante, todavía se podrá presentar recurso hasta el 26 de Abril. Por lo tanto, a partir de esa fecha nos pondremos en contacto con vosotros por teléfono para concretar la documentación necesaria y proceder a la matriculación. Eskerrik asko.

HITZALDIAK 2011/CONFERENCIAS 2011

Liburuaren gainean klikatzen baduzue, ikasturte honen bukaera arte prestatu ditugun hitzaldien zerrenda ikusiko duzue. Bihar Osteguna, Otsailak 10, arratsaldeko 16:00 tan Juan Carlos Alonsok euskaraz "Gure seme-alabak ondo hezteko oinarriak" deritzan hitzaldia eskainiko digu Areto Nagusian. Haciendo clic en el libro accederéis a las conferencias que hemos preparado hasta finales de curso. Eskerrik asko. Hitzaldiak 2011 Publish at Calaméo or browse others.