Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

EUSKARAREN EGUNA

Abenduaren 3an euskararen eguna ospatuko da mundu osoan baina larunbata denez, guk eskolan astelehenean, abenduarean 5ean egingo dugu. Horretarako hitz politenaren leihaketa antolatu dugu eta abesti martxoso bat aukeratu dugu elkarrekin kantatzeko. Bihotzaren gainean klikatzen baduzu, entzun ahal izango duzu. Ondo ikasi astelehenerako!                                    Elatzetak                  Euskara

IKASTURTE AMAIERA

Ikasturtea bukatzera doa eta azken aste honetan ilusio handiz prestatutako emanaldiak eskaini dizkiegu gurasoei. Larunbatean Elatzeta eguna ospatu genuen eta 6. Mailako ikasleak ekitaldi hunkigarri batekin agurtu genituen. Hemen dituzue ateratako argazki eta bideoak. Mila esker aurten gurekin egoteagatik. Datorren ikasturtean hemen elkartuko gara berriro. Oporrak ondo pasa! Ikasturte amaierako emanaldiak 2 urte 4. Maila 5 urte 6. Maila 2. Maila 6. Mailakoei agurra Elatzeta eguna: Bideoa eta argazkiak

Gure Jon

Jon gurekin dago eta gu Jonekin. Elatzeta guztiona  izateak hauxe esan nahi baitu: ateak zabalik ditugula elkarrekin lan egiteko eta elkarrengandik ikasteko. Eta hau da eskaini eta jaso duguna: aukera bat lan munduan sartzeko, aukera bat denok gai garela frogatzeko eta aukera bat konturatzeko denok beharrezkoak garela. Jonek maite ditu astelehenak eta guk ere gehiago maite ditugu Jon gurekin dagoenetik. Zoriontasuna gure baitan dago.      .

AUPA UNION!!

Ostegunean bisita berezia izan genuen eskolan. Real Union futbol taldeko jokalari batzuk etorri zitzaizkigun eta aukera izan genuen beraiekin solasalditxo bat izateko, galderak luzatzeko eta autografoak eskuratzeko.Oso momentu garrantzitsuan daude aukera baitute 2. Mailara igotzeko. Hemendik animoak bidali nahi dizkiegu. Aupa Union! Aupa Union!! from Elatzeta 3.Zikloa on Vimeo .

LIBURU ASTEA 2011

Hiruhileko honi bukaera emateko Liburu Astea ospatu dugu. Bertan ekintza ugari  burutu ditugu eta lagun askoren lagunza jaso ere. Gurekin izan ditugu gurasoak, ikasleak, irakasleak, bertsolariak, ilustratzaileak, idazleak...Guztiak helburu berberarekin: irakurtzeko grina eta gogoa bultzatzea. Eskerrik asko guztioi!

ELATZETA KORRIKA(N)

Atzo Korrika egin genuen Elatzetan. Bigarren ziklokoak Irunera joan ziren Korrika Txikian parte hartzera eta gainontzekoek eskolan bertan ospatu genuen euskararen aldeko festa hau. Eta Igandean denok Donostiara! MAITATU, IKASI, ARI... EUSKALAKARI !   KORRIKA ELATZETAN   KORRIKA TXIKI     (Egin klik argazkien gainean)