Urtero bezala, aurten ere aste berezi bat eskaini diogu liburuari. Hor ibili gara guztiok, gurasoak eta lagunak, ikasleak nahiz irakasleak, elkarri eta elkarrekin irakurtzen. Mila esker parte hartu duzuen guztioi!
Atzo Korrika ospatu genuen eskolan. Aurreko egunetan prestaketa lanetan aritu ginen eta ondo ikasiak genituen abestiak eta arin-arin zangoak. Eta ez ahaztu Igandean, goizeko 02:00ak aldera Korrika Nagusia pasako dela auzotik eta eskolak lekukoa eramango duela. Animatu eta zatoz euskara ematera elkarri! Elatzeta KORRIKA 2 urtekoak Argazkiak Bideoa Haur eta Lehen Hezkuntza Argazkiak Bideoa Korrika txikia (2. Zikloa) Argazkiak
Eguraldi txarrak ezin izan zuen gurekin eta urtero bezala, ostiralean Inauteriak ospatu genituen eskolan. Aurtengoak gainera bereziak izan dira, Tomasek erretiroa hartuko baitu datozen egunotan. Hona hemen ateratako argazkiak eta grabatutako bideoak. ESKERRIK ASKO, TOMAS ! INAUTERIAK 2013 2 urte Argazkiak Bideoa Haur Hezkuntza Argazkiak Bideoa L.H. 1. Zikloa Argazkiak Bideoa L.H. 2. Zikloa Argazkiak Bideoa L.H. 3. Zikloa Tomasi omenalditxoa Argazkiak Argazkiak Bideoa Bideoa
Gabonak garai aproposak dira irakurtzeko eta liburuak oparitzeko. Eskolako Liburutegitik gida hau luzatu digute aukeraketan laguntzeko. ON EGIN! Irakurketa gida-Gabonak 2012 Publish at Calameo or read more publications .
Atzo, Abenduak 3, guk ere Euskararen eguna ospatu genuen eskolan. Areto nagusian aritu ginen kantan, dantzan eta jolasean. Eta denok elkarrekin eskolako patioan bihotz erraldoi batzuk osatu genituen. EUSKARA BIHOTZEAN ETA MINGAINEAN! Euskararen eguna 2012 from Elatzeta 1.Zikloa on Vimeo .