Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

NOTRE DAMEko KONKORDUNA

Zoragarria! Horrelakoa izan da Musika Eskolako Dantza ikasleek eskaini diguten emanaldia. Ezin zitzaion bukaera hobeagorik eman ikasturte honi. Mila esker dantzari guztiei eta bereiziki irakasleari, Soniari. Eskerrik asko! Notre Dameko konkorduna from baliabideak on Vimeo .

2012-13 IKASTURTE AMAIERA

Ikasturtea bukatzera doa eta azken aste honetan ilusio handiz prestatutako emanaldiak eskaini dizkiegu gurasoei. Larunbatean Elatzeta eguna ospatu genuen eta 6. mailako ikasleak ekitaldi hunkigarri batekin agurtu  genituen.  Mila esker aurten gurekin egoteagatik. Datorren ikasturtean hemen elkartuko gara berriro. Oporrak ondo pasa! Hemen dituzue ateratako argazki eta bideoak. Ikasturte amaierako emanaldiak 2 urte ( prestatzen / emanaldian ) 4. Maila 5 urte 6. Maila 2. Maila 6. Mailakoei agurra Elatzeta eguna:  Bideoa  eta  argazkiak

ZIENTZIAREN ASTEA - ZIENTZITXUPIPIRULI

Egun hauetan Zientziaren Astea ospatu dugu Elatzetan. Haur Hezkuntzako geletara joan gara 3. eta 4. mailakoak esperimentuak irakastera. Gainera eskolako sarreran ikasturtean zehar laborategian egin ditugun lanen erakusketa jarri dugu eta jolasgaraian egunero esperimentu ezberdinak egin ditugu txikiek ikas ditzaten. Horretarako arbela batean eguneroko menuan adierazi ditugu. Hona hemen argazkiak eta bideoa. Ea guk bezain ondo pasatzen duzuen! ZIENTZIA ASTEA 2013 from Elatzeta 2.Zikloa on Vimeo .

LIBURU ASTEA 2013

Urtero bezala, aurten ere aste berezi  bat eskaini diogu liburuari. Hor ibili gara guztiok, gurasoak eta lagunak, ikasleak nahiz irakasleak, elkarri eta elkarrekin irakurtzen. Mila esker parte hartu duzuen guztioi!

KORRIKA 18 ELATZETAN

Atzo Korrika ospatu genuen eskolan. Aurreko egunetan prestaketa lanetan aritu ginen eta ondo ikasiak genituen abestiak eta arin-arin zangoak. Eta ez ahaztu Igandean, goizeko 02:00ak aldera Korrika Nagusia pasako dela auzotik eta eskolak lekukoa eramango duela. Animatu eta zatoz euskara ematera elkarri! Elatzeta KORRIKA 2 urtekoak   Argazkiak    Bideoa Haur eta Lehen  Hezkuntza   Argazkiak   Bideoa Korrika txikia (2. Zikloa)   Argazkiak

INAUTERIAK 2013

Eguraldi txarrak ezin izan zuen gurekin eta urtero bezala, ostiralean Inauteriak ospatu genituen eskolan. Aurtengoak gainera bereziak izan dira, Tomasek erretiroa hartuko baitu datozen egunotan. Hona hemen ateratako argazkiak eta grabatutako bideoak. ESKERRIK ASKO, TOMAS ! INAUTERIAK 2013 2 urte Argazkiak Bideoa Haur Hezkuntza Argazkiak Bideoa L.H.    1. Zikloa Argazkiak Bideoa L.H.    2. Zikloa Argazkiak Bideoa L.H.    3. Zikloa Tomasi omenalditxoa Argazkiak Argazkiak Bideoa Bideoa