Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

MARIJOSERI AGURRA

 Gure eskolan 32 urte eman ondoren gaur Marijosek erretiroa hartu du. Merezitako beste bizimodu bati ekingo dio aurrerantzean. Eskolaren alde egindako guztia eskertu nahian, gaur goizean omenaldi xume bat eskeini diogu.  Nahi duzun arte Marijose.  Hau zure eskola izango da betiko!

LIBURU ASTEA 2014

Ospatu berria dugu "Liburu astea" eskolan. Eta urtero bezala hainbat ekintza burutu ditugu irakurzaletasuna bultzatu nahian : erakusketak, "Braille" alfabetoaren txokoa, antzezpenak, antzinako eta bigarren eskuko liburu azoka, ipuinen oasia jaima eta guzti, ipuin kontalariak, irakurketak... Mila esker parte hartu duzuen guztioi.

INAUTERIAK 2014

Eguraldi txarrari aurre egin eta urtero bezala Inauteriak ospatu ditugu eskolan. Alaitasuna izan da nagusi, ondorengo argazki eta bideotan ikusiko duzuenez.  INAUTERIAK 2014 2 urte Argazkiak Bideoa Haur Hezkuntza Argazkiak Bideoa L.H.    1. Zikloa Argazkiak Bideoa L.H.    2. Zikloa Argazkiak Bideoa L.H.    3. Zikloa Argazkiak Bideoa

RICHARD ORIBE ELATZETAN

Asteazkenean Richard Oribe igerilaria etorri zitzagun   eskolara.Txapeldun olinpiko honen bizitza ez da erraza izan, garun-paralisiakin jaio baitzen. Baina ondo aski erakutsi zigun nola egin behar zaion aurre bizitzari eta zein garrantzitsuak diren kemena, gogoa, ilusioa, lana eta gertukoen laguntza. Eskerrik asko Richard irakaspen hauengatik.   Richard Oribe Elatzetan 2014 from Elatzeta 2.Zikloa on Vimeo .

GABONAK 2013 (eta 2)

Baina festa ez zen bukatu Olentzeroren etorrerarekin. Guraso Elkarteak antolatuta, bazkarian elkartu ginen eta arratsaldez jolasak eta hegazti harraparien erakustaldia izan genuen. Mila esker parte hartu zenuten guztioi eta bereiziki Guraso Elkarteari. Gabonak eskolan 2013 from Biltegia on Vimeo .

GABONAK 2013

Ostiralean gabonak ospatu genituen eskolan. Jai polit bat antolatu genuen eta Olentzerok ere parte hartu zuen.  Egun berezi hauek gogotsu ospatzen ditugu Elatzetan. Ikusi bestela egindako guztia! ZORIONAK ETA URTE BERRI ON! ARGAZKIAK ETA BIDEOAK 2 urtekoak kantari Argazkiak Bideoa Haur Hezkuntzakoak kantari Argazkiak Bideoa Lehen Hezkuntzakoak kantari Argazkiak Bideoa Gurasoekin kantari Bideoa Olentzero 2 urtekoekin Argazkiak Bideoa Olentzero 3 urtekoekin Argazkiak Bideoa Olentzero 4 urtekoekin Argazkiak Bideoa Olentzero 5 urtekoekin Argazkiak Bideoa Olentzero 1. eta 2. mailakoekin Argazkiak Bideoa Jai giroan Argazkiak Bideoa