Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

INAUTERI JAIAK ELATZETAN Otsailak 5ean Inauteriak ospatu genituen eskolan. Eguraldi zoragarriak emanaldi ikusgarriak burutzen lagundu egin zigun. Ikasleek oso mozorro eta dantza politak prestatu zituzten, eta gurekin ederki pasa izana espero dugu. Azpian bideoak eta argazkiak ikusteko aukera duzue. Ongi pasa! 2 URTEKOEN ARGAZKIEN FILMA   HH 2 ARGAZKIEN BIDEOA from ELATZETA on Vimeo .  2 URTEKOEN INAUTERIKO JAIAREN BIDEOA ----------------------------------------------------------------------------------- HAUR HEZKUNTZAKO 3-4-5 URTEKOEN ARGAZKIEN FILMA   HH ARGAZKIEN FILMA from ELATZETA on Vimeo . HAUR HEZKUNTZAKO 3-4-5 URTEKOEN INAUTERIKO BIDEOA ----------------------------------------------------------- 1.ZIKLOKOEN ARGAZKIEN FILMA   LH 1.ZIKLOAREN ARGAZKIAK from ELATZETA on Vimeo . 1. ZIKLOAREN INAUTERIKO JAIAREN  BIDEOA INAUTERIAK 2016 1.ZIKLOA from ELATZETA on Vimeo . -----------------------------------...

GABONAK 2015

ABENDUAREN 18an SANTOMAS JAIA OSPATU GENUEN ESKOLAN, ETA OLENTZEROK OPARIAK EKARRI ZIZKIGUN. GURASOEK TXISTOR GOZO-GOZOA PRESTATU ZIGUTEN, BAZKARI JENDETSUA EGIN ZUTEN, ETA ARRATSALDEAN ERE JAIAK JARRAITU ZUEN (MUSIKA, JOLASAK, ARTILE MOZKETA... HEMEN ARGAZKI GEHIAGO DITUZUE HEMEN BIDEO BAT IKUS DEZAKEZUE

MARI ERRAUSKIN

Musika Eskolako dantza ikasleek emanaldi polit bat eskaini digute gaur goizean: MARI ERRAUSKIN. Zoragarria izan da.  Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu urtero egiten diguten bisitarengatik. Mila esker guztiei eta bereiziki irakasleari, Soniari.   MARI ERRAUSKIN from ELATZETA on Vimeo .

2014-2015 IKASTURTE AMAIERA

Ikasturtea bukatzera doa eta azken aste honetan ilusio handiz prestatutako emanaldiak eskaini dizkiegu gurasoei. Larunbatean Elatzeta eguna ospatu genuen eta 6. mailako ikasleak ekitaldi hunkigarri batekin agurtu  genituen. Datorren ikasturtean hemen elkartuko gara berriro. Oporrak ondo pasa! 2 URTE   4.MAILA 5 URTE 6.MAILA: 1.ZATIA ETA 2.ZATIA 2.MAILA: 1.ZATIA ETA 2.ZATIA 6.MAILAKOEI AGURRA:  1 ETA 2 ELATZETA EGUNA: BIDEO ETA ARGAZKIAK INAGURAZIOA

AMAIAKO BERTSO JAIALDIA

Maiatzaren 26an gure eskolako eta Dunboako ikastetxeko 5. eta 6. mailetako ikasleak Amaia kultur Aretoan bertso jaialdia izan zuten,Ander Lizarralde eta Alaia Martin bertsolariekin batera. Giro polita sortu zen eta ikasleak kantatutako bertsoaz gozatu ahal izan genuen. Hona hemen bertan ateratako argazkiak .

LIBURU ASTEA 2015

Urtero bezala, aurten ere aste berezi  bat eskaini diogu liburuari. Hor ibili gara guztiok, ikasleak nahiz irakasleak, elkarri eta elkarrekin irakurtzen. Ilustrazaile baten bisita ere izan dugu!!! Guztiak helburu berberarekin: irakurtzeko grina eta gogoa bultzatzea. Eskerrik asko guztioi!