Urriaren 4ean 4. mailako ikasleok mendi txangoa burutu genuen. Hasieran Ola Sagardotegian sagardogintzaren sekretuak ezagutu genituen, baita edalontzitxoren bat muztio dastatu ere (mila esker Iñaki eta Eider Bengoetxea lagunei!) Gero aldapa gora hartu eta Irusta urjauzi aldera abiatu ginen. Prmeran pasa genuen: gaztainak biltzen, tuneletatik pasatzen, katagorriak eta sorgin-orratzak ikusten... azkenean Erlaitz menditik gertuko atsedengunean bazkaldu eta asko jolastu genuen. HEMEN klikatuz beste argazki batzuk ikus ditzakezue.
Kaixo, familia! Aurtengo inauteriak koloretsuak bezain "busti"ak izan dira. Euriak gure asmoak pixka bat blaitu dituen arren, eskolako komunitatearen gogoa eta irribarrea ez ditu itzali. Planoak aldatu behar izan genituen azken unean, baina dakizuen bezala, guk badakigu egoera bakoitzari martxa hartzen! Hona hemen aurtengo kronika laburra eta eguneko unerik onenak biltzen dituzten bideoak: HH2: Txikienak, beren saltsan! Eskolako txikienek ez zuten arazorik izan eguraldi kontuekin. Urtero bezala, HH2ko ikasleek eskolako babesean ospatu zuten festa. Mozorroak jantzi, musika jarri eta gure gela eta pasilloak kolorez bete zituzten. HEMEN IKUSI DEZAKEZUE HH2KOEN BIDEOA HH3, HH4 eta HH5: Aterpea dantzaleku bihurtuta Gure asmoa frontoira hurbiltzea zen, baina hodeiek ez ziguten utzi. Hala ere, aurreko asteetan gogor prestatutako dantzak ez ziren alferrikakoak izan! Frontoira joan beharrean, eskolako aterpean dotore-dotore dantzatu zuten 3, 4 eta 5 urtekoek. Euritakoek ez zuten gu...

