Ikasturte honetan lehen aldiz gabonetako postalen erakusketa bat egin da gure ikastetxean. Horretarako ikasle bakoitzak bere postala egin du eta gelakide guztien artean gelako postal politena aukeratu zuten idazkaritzan jarriko zen erakusketara eramateko.
Erakusketan jarritako postal hauetatik politenaren egileak, Elkar dendan materiala edo liburuak erosteko bonu bat jaso du sari moduan.
Zorionak irabazleari!
Gabonetako postalen erakusketa ikusteko sartu hemen!