| Euskal emakume musikariak Elatzetan. |
Martxoaren 8an Emakumeen nazioarteko eguna ospatzen da. Egun berezia izanik, geletan, emakumeek denboran zehar izandako eskubideen inguruko hausnarketa egiteko aukera izan genuen. Munduko toki askotan emakumeek oraindik hezkuntzarako, lanerako edota botua emateko eskubiderik ez dutela ikusi genuen.
Goizean goiz lanketa hau egin ondoren, LH4. mailako ikasleak Kahoot jolas bat prestatu ziguten eta maila guztietako ikasleek parte hartzeko aukera izan zuten. Historiako zenbait emakume garrantzitsu eta aintzindarik egindako ekintzen inguruko galderak erantzun behar genituen. A zer nolako txapelta antolatu ziguten!
Ondoren, egun berezi hau ospatzeko egindako erakusketa ikustera joan ginen. Erakusketan, aste horretan egindako euskal emakume musikarien inguruko hormairudiak, biografia zein artelanak ikusgai izan genituen. Berriro ikusi nahi al dituzue? Egin klik hemen!
Bestetik, Irungo Udaleko Hezkidetza mahaigainak antolatutako "Berdintasuna eskutik eskura" izeneko bideoa sortu dute. Bertan irungo ikastetxe guztiek parte hartu dute. Hona hemen bideoa eta Bidasoako Hitza aldizkariak plazaratutako albistea.