Otsailak 28an, Inauteriak ospatu genituen Elatzetan. Aurtengo inauterietako gaia "Elatzetako menua" izan da, eta ikasleek gure herriko gastronomia aberatsa islatu dute.
Goizeko lehen orduan, ikasleek aurrez prestatutako mozorro paregabeak jantzi zituzten. Gelako argazkiak ikusi nahi badituzue egin klik hemen!
Hamaiketakoaren ondoren, Lehen Hezkuntzako ikasleak auzoan barrena kalejira egin zuten, auzoko frontoian bukatu zutelarik. Ordurako, Haur Hezkuntzako ikasleak ere bertara hurbildu ziren eta denon artean emanaldi bikaina egin zuten! Inauterietako emanaldiko laburpen bideoa ikusteko, egin klik hemen!
Haur Hezkuntzako 2 urteko ikasleek gelan egin zuten beraien emanaldia. Ikusi hemen!
Aurtengo inauterietan parte hartu duten ikasle, irakasle zein familia guztiei, eskerrik asko!
