Gaurtik aurrera martxan da Euskaraldia 2025! Hamaika egunez, gure hizkuntza-ohituretan eragiteko eta euskaraz bizitzeko urrats berriak emateko garaia da. Aurten ere, Elatzetak bat egiten du Euskaraldiarekin, eta Ahobizi zein Belarriprest roletan parte hartzera animatzen dugu gure komunitate osoa.
Euskaraldia ez da kanpaina hutsa: herritarren arteko harremanetan euskararen erabilera handitzeko ariketa sozial erraldoia da. Gure ingurunea eraldatzeko eta euskara lehenesteko aukera paregabea.
🎥 Euskaraldiaren hasiera bideoa ikusteko, 👉 klikatu hemen!
Egin dezagun denon artean Elatzetan euskaraz bizitzeko hautua errazagoa. Guk geurea egingo dugu... eta zuk?
#Euskaraldia2025 #ElatzetaEuskaraldian #Ahobizi #Belarriprest
