Aurtengo Euskaraldia amaitu da, eta Elatzetan bizi genuen esperientzia hunkigarria izan da. Hamabost egun hauetan, euskararen aldeko konpromisoa hartu duten Ahobizi eta Belarripresten parte-hartzea bikaina izan da, eta auzoko kaleetan euskaraz bizitzeko hautua indarrez sentitu dugu.
Amaiera ezin hobea eman genion Euskaraldiari ostiraleko jaialdiarekin: bertsoak, musika, dantza eta giro paregabea izan ziren protagonista. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi, antolatzaile, boluntario eta, jakina, bertaratu zineten guztiei!
Zorionak guztioi egindako lanagatik eta jarrai dezagun euskaraz bitzen eta Euskaraldia amaitu arren, euskaraz mintzatzen!
👉Hemen duzue azken eguneko jaialdiaren bideo laburpena🎥
