Saltatu eta joan eduki nagusira

STREET FOR KIDS ELATZETAN: KALEAK HAURRENAK!

 

Maiatzaren 8an, Elatzeta kolorez eta biziz bete zen Streets for Kids ekimenaren harira. Egun horretan, kaleak autoen ordez umeentzako gune bilakatu ziren: jolaserako eta elkartzeko espazio irekia izan zen gure auzoa.

Ekimenaren helburua argia da: haurren eskubidea aldarrikatzea hiri-ingurune seguru, osasuntsu eta parte-hartzaile batean bizitzeko. Horretarako, egun batez, gure ikastetxe inguruko errepideak trafikorik gabe utzi genituen eta haurrek kalea bere egin zuten.

🎈 Jolasak, tailerrak, eta irribarreak izan ziren protagonista.

📹 Egun berezi horren laburpen bideoa prestatu dugu, etxean ere ekuntza berriz bizitzeko. Hemen ikus dezakezue:

👉 Ikusi bideoa hemen

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta hiri atseginago baten alde egiten jarraitzen duzuen familiei. Kaleak guztiontzat dira… baina lehenik eta behin, haurrentzat!




IKUSIENAK

Inauteriak blai, baina irribarrez gainezka!

 Kaixo, familia! Aurtengo inauteriak koloretsuak bezain "busti"ak izan dira. Euriak gure asmoak pixka bat blaitu dituen arren, eskolako komunitatearen gogoa eta irribarrea ez ditu itzali. Planoak aldatu behar izan genituen azken unean, baina dakizuen bezala, guk badakigu egoera bakoitzari martxa hartzen! Hona hemen aurtengo kronika laburra eta eguneko unerik onenak biltzen dituzten bideoak: HH2: Txikienak, beren saltsan! Eskolako txikienek ez zuten arazorik izan eguraldi kontuekin. Urtero bezala, HH2ko ikasleek eskolako babesean ospatu zuten festa. Mozorroak jantzi, musika jarri eta gure gela eta pasilloak kolorez bete zituzten. HEMEN IKUSI DEZAKEZUE HH2KOEN BIDEOA HH3, HH4 eta HH5: Aterpea dantzaleku bihurtuta Gure asmoa frontoira hurbiltzea zen, baina hodeiek ez ziguten utzi. Hala ere, aurreko asteetan gogor prestatutako dantzak ez ziren alferrikakoak izan! Frontoira joan beharrean, eskolako aterpean dotore-dotore dantzatu zuten 3, 4 eta 5 urtekoek. Euritakoek ez zuten gu...

M8: Gure Eskualdeko Emakumeak Ezagutzen 💜

  Kaixo familia! Aste honetan zehar, martxoaren 2tik 6ra , gure ikastetxea morez jantzi da Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna , ospatzeko. Gure helburu nagusia egun honen zergatia aztertzea eta berdintasunaren garrantziaz jabetzea izan da. Hona hemen aste more honetan bizitako une garrantzitsuenak: Emakume Erreferenteak eta Sormena Gela bakoitzak eskualdeko emakume bat aukeratu du eta bere bizitza zein lorpenak jasotzen dituen poster bat landu du. Horrez gain, gure pasiloak tulipan morez eta eskulan ezberdinez apaindu ditugu , ingurune atsegin eta aldarrikatzailea sortuz. Jolasa eta Literatura Euskal Herriko emakumeen inguruko "Roscoa" egin dugu egunero , eta sarreran "Txoko Morea" jarri dugu martxan , gai honekin lotutako liburu eta proposamen bereziekin. 🎶 Amaiera Ekitaldia Ostiral arratsaldean, LH-ko patioan elkartu gara "Elektrizitatea 25" abestia ozen kantatzeko . Pultsera moreak banatu ditugu eta gure ikasle batzordeak egindako pankart...

Korrika Elatzetan: Euskararen aldeko olatua!

  Aupa Elatzeta! Aurtengo Korrika ere berezia izan da gure eskolan. Sentitu dugu euskararen aldeko indarra gure geletan, pasiloetan eta, nola ez, gure inguruko kaleetan. Ekintzaz beteriko astea izan da, eta denon artean lortu dugu euskara plazara ateratzea eta ospatzea. Hemen duzue gure Korrika astearen laburpena, bideo eta irudiekin! 1. Elatzetako Korrika Txikia: Gure Olatua! Gure ikasle, irakasle eta laguntzaile guztiak prestatu ginen gure Korrika Txikirako. Petoak jantzi, lekukoa prestatu eta... korrika! Auzotik egindako ibilbidean, euskara oihukatu eta sentitu genuen. Tutoreen, laguntza-irakasleen eta bidegurutzeetako zaintzaileen lanari esker, dena primeran joan zen. Baita oinez geratu zirenak jasotzeko sistema ere! Hemen duzue Elatzetako korrikaren laburpen bideoa. Ikusi zein giro ona! ESKOLAKO KORRIKAKO BIDEOA 2. Irungo Korrika Txikia: Hirian barrena! Baina gure eskolako ekintzez gain, Irungo beste ikastetxe batzuekin batera ere  parte  hartu genuen  Irungo Ko...