Kaixo, familia!
Joan den apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu genuen eskolan eta egun borobila izan zen! Goizean goizetik, liburuen magiak gure pasillo eta ikasgelak hartu zituen, irudimena piztuz eta irakurketaren plazera partekatuz.
☀️ Goiz Magikoa: Ipuinak eta Eskulanak
Goizean zehar, ikasleak talde anitzetan bildu ziren, elkarrekin istorio berriak ezagutzeko. Gure irakasle espezialistak gelaz gela ibili ziren ipuin kontalari gisa, eta ikasleek adi-adi entzun zituzten bi saio ezberdin.
Ipuinen ostean, ikasle bakoitzak bere sormena martxan jarri zuen orri-markatzaile pertsonalizatu bat diseinatzen. Lan bikainak ikusi genituen!
🌍 Arratsalde berezia
Arratsaldean, eskolako ateak zabaldu genizkien familiei. Eskertu nahi dugu gurekin izan ginen guraso guztien parte-hartzea: zuen seme-alaben geletara etorri zineten ipuinak kontatzera, eta askok, gainera, zuen ama-hizkuntzan edo beste hizkuntza batzuetan egin zenuten.
Hizkuntza-aniztasun honek gure eskolako kulturartekotasuna balioan jartzen lagundu zigun, istorioak unibertsalak direla eta keinuen zein irudien bidez denok ulertzen garela erakutsiz.
Eskerrik asko parte hartu duzuen familia eta irakasle guztioi! Hurrengo orrialdera arte! 📖🔥
