Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

EZ AHANTZI IRAKURRI ETA GOZATZEZ!

Adi-adi belarriak, entzuteko, eta irudimena esnatzeko. Adi-adi begiak, ikusteko, eta irudimena berotzeko. Adi-adi sudurra, usaintzeko, eta irudimea dantzan jartzeko… -Yolanda Arrieta- Gurean ere liburuez gozatu genuen apirilak 23an. Eguna hasteko hainbat irakaslek istorio zein ipuinak kontatu zizkiguten eta egunean zehar hauekin zerikusia zuten dinamikak egin genituen. Irudimenari hegalak eman eta marraztu, entzun, lasaitu, sentitu, mugitu eta gozatu genuen egunaz. Hementxe klikatuta argazki gehiago ikusiko dituzue!   

TTIPI TTAPA TTIPI TTAPA KORRIKA!

Martxoaren 14an Korrika hasi zen Irunen. Eta Elatzeta ikastetxeak ez du hau ospatzeko aukera galdu. Goizean eskolako korrika ospatu genuen, auzoan barrena korrika eginez. Eta arratsaldean irakasle zein ikasle asko, Irunen hasi zen korrikara joan ginen Elatzetako ikastetxearen kilometroan parte hartzera.  Aipatzekoa da gure kilometroko lekukoa Iñakik, eskolako atezainak eraman zuela. Pozgarria izan zen zein ongi eta gogotsu eraman zuen ikustea. Aupa Iñaki!  Hemen duzue egun honetako argazkiak edo laburpen bideoa ikusteko aukera.  

50/50 PROIEKTUA - ELATZETA IKASTETXEN!

Dakizuenez, gure ikastetxeak 50/50 proiektuan hartzen du parte. Eta aurten ikasleak energia aurreztearen garrantziaz kontzientziatzeko, ondorengo bideo hau egin dute. Goazen denon artean gure planeta zaintzera! Ikusi hemen bideoa.

MARTXOAK 8 ELATZETAN

Euskal emakume musikariak Elatzetan. Martxoaren 8an Emakumeen nazioarteko eguna ospatzen da. Egun berezia izanik, geletan, emakumeek denboran zehar izandako eskubideen inguruko hausnarketa egiteko aukera izan genuen. Munduko toki askotan emakumeek oraindik hezkuntzarako, lanerako edota botua emateko eskubiderik ez dutela ikusi genuen. Goizean goiz lanketa hau egin ondoren, LH4. mailako ikasleak Kahoot jolas bat prestatu ziguten eta maila guztietako ikasleek parte hartzeko aukera izan zuten. Historiako zenbait emakume garrantzitsu eta aintzindarik egindako ekintzen inguruko galderak erantzun behar genituen. A zer nolako txapelta antolatu ziguten! Ondoren, egun berezi hau ospatzeko egindako erakusketa ikustera joan ginen. Erakusketan, aste horretan egindako euskal emakume musikarien inguruko hormairudiak, biografia zein artelanak ikusgai izan genituen. Berriro ikusi nahi al dituzue? Egin klik hemen! Bestetik, Irungo Udaleko Hezkidetza mahaigainak antolatutako "Berdintasuna eskut...

SUA IRRATIA

Kaixo, kaixo! Abentura berri bateri hasiera eman diogula azaltzera gatoz. Izan ere, jarraian entzungo duzuena, Sua Irratiko lehen saioa da. Seigarren mailako ikasleek denon artean prestatutako irratsaioa aurkezten digute eta espero dugu zuen gustukoa izatea. Olerkiak, asmakizunak, abestiak, txisteak, errezetak, albisteak ... zenbat kontu!  Hiru, bi, bat .... behean klikatu eta igo bolumena! Hastera goaz!

A ZE INAUTERIAK!

  Zenbat entsegu, algara, urduritasun, kirol, dantza, antzerki, mozorro, artista ... eta zenbat oroitzapen! Hementxe dituzue berriz gogoratu eta gozatzeko hainbat argazki eta bideo. Eskerrik asko guregana hurbildu zinetei!