Gaurtik aurrera martxan da Euskaraldia 2025 ! Hamaika egunez, gure hizkuntza-ohituretan eragiteko eta euskaraz bizitzeko urrats berriak emateko garaia da. Aurten ere, Elatzetak bat egiten du Euskaraldiarekin , eta Ahobizi zein Belarriprest roletan parte hartzera animatzen dugu gure komunitate osoa. Euskaraldia ez da kanpaina hutsa: herritarren arteko harremanetan euskararen erabilera handitzeko ariketa sozial erraldoia da. Gure ingurunea eraldatzeko eta euskara lehenesteko aukera paregabea. 🎥 Euskaraldiaren hasiera bideoa ikusteko, 👉 klikatu hemen! Egin dezagun denon artean Elatzetan euskaraz bizitzeko hautua errazagoa. Guk geurea egingo dugu... eta zuk? #Euskaraldia2025 #ElatzetaEuskaraldian #Ahobizi #Belarriprest